viernes, 24 de marzo de 2017

16 urte

16 URTE

Hamabost, hamasei urterekin, bizitzen hasten zarela esaten da. Markatuta utziko dizkiguten momentu asko gertatuko dira. Hasiko zara batxilergoa egiten, kurtso berri bat besteak baino zailagoa, zure etorkizunean zer egingo duzun, noiz eta non erabaki beharko duzu, ez absolutuki baina bai ideia bat izanda gutxienez.Jende berria ezagutuko duzu eta gutxi gutxika zure lagun minekin geratuko zara azkenean. Normalean, hamasei urterekin koadrilak egiten dira. Gauean ateratzen hasten zara, hainbat lekutara joaten, mutil edo neskalagunekin hasi, hainbat gauza berriak egiten eta abar. Hau da esaten dena.

Horregatik kontu asko izan behar dugu ze nolako pertsonekin, ze nolako gauzak egiten ditugun adin honekin, gazteak gara, batzuetan ez dugu gauzak ondo pentsatzen, bai eta gauza berri berriak direlako guretzat eta ez dugu nolabait ezagutu hainbat. Baina momentu hauek ondo egin behar ditugu, bai eta gure etorkizunean balio handia emango diote.

Hamabost, hamasei urteko guztiak berdinak ez gara, baina, nire ikus puntutik gauza hauek asko gertatzen dira.. Adin oso garrantzitsua da gure bizitzan. Gure hasiera hipotetikoa..

lunes, 9 de marzo de 2015

Barria

Barria Eco School proiektu oso interesgarri bat da. Ingelesa ikasteko eta praktikatzeko proiektu bat.
Bigarren B eta C klaseak joan ginen, otsailaren 23tik 27ra arte.

Aste guztian zehar, gauza asko egin genituen. 
Guztiak oso dibertigarriak eta interesgarriak izan ziren, salbuespen batzuk izan ezik.
Goiz guztietan gozaltzera joaten ginen eta gero dantza dibertigarri bat egiten genuen. 
Dantza hori, egun guztietako hoberena izan zen.. Dudarik gabe. Beste egun batean, ur jauzi polit batera joan ginen, argazki politak atera genituen eta oso momentu onak pasatu genituen. Hortaz aparte, uraza bat plantatu genuen eta azken egunean, busetik jaitsi eta gero, eman ziguten etxera eramateko.

Gehien gustatu zaidana, dantzaz aparte, gaueko jolasak eta azkenengo egungo pijama festa izan da. Eta gutxien gustatu zaidana, energiaren hitzaldia izan da. Izan ere, aspertu nintzen. 


                                                                 
Esperientzia bat errepikatzeko!


Matxismoa

Urte askotan zehar matxismo asko egon da. Herrialde guztietan oso presente dago. Betidanik gizonak goimahaiakoak sentitu dira, bestalde, emakumeak despretziatu zituzten eta gaur egun, baita ere. Gai honen kontran nago, izan ere, emakumea eta gizonak berdinak gara. Ezin dugu pertsonak horrela menospreziatu.

``Lumak pisurik ez, emakumeak zentzurik ez.´´
Esanahi hau urte askotako esamolde bat zen. Hau ikusita, baieztatuta dago, matxismoa presente egon dela urte askotan zehar. Eta orain ere presente dago.

Kultura ezberdinetan emakumeak eta gizonak berdinak dira.
 Bestalde, beste batzutan, neskak, oso infrabaloratuta daude. Hedatu gabeko herrialdetan oso oso infrabaloratuta daude.

Bi argudio hauek ikusita, jakina dago, gure gizartean matxismoa, presente dago.
Pixkanaka pixkanaka gauza hauek aldatu eta hobetuko dira. Izan ere, guztiok gure partetik jarriko dugu.