Barria Eco School proiektu oso interesgarri bat da. Ingelesa ikasteko eta praktikatzeko proiektu bat.
Bigarren B eta C klaseak joan ginen, otsailaren 23tik 27ra arte.
Aste guztian zehar, gauza asko egin genituen.
Guztiak oso dibertigarriak eta interesgarriak izan ziren, salbuespen batzuk izan ezik.
Goiz guztietan gozaltzera joaten ginen eta gero dantza dibertigarri bat egiten genuen.
Dantza hori, egun guztietako hoberena izan zen.. Dudarik gabe. Beste egun batean, ur jauzi polit batera joan ginen, argazki politak atera genituen eta oso momentu onak pasatu genituen. Hortaz aparte, uraza bat plantatu genuen eta azken egunean, busetik jaitsi eta gero, eman ziguten etxera eramateko.
Gehien gustatu zaidana, dantzaz aparte, gaueko jolasak eta azkenengo egungo pijama festa izan da. Eta gutxien gustatu zaidana, energiaren hitzaldia izan da. Izan ere, aspertu nintzen.
Esperientzia bat errepikatzeko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario