jueves, 12 de marzo de 2015
lunes, 9 de marzo de 2015
Barria
Barria Eco School proiektu oso interesgarri bat da. Ingelesa ikasteko eta praktikatzeko proiektu bat.
Bigarren B eta C klaseak joan ginen, otsailaren 23tik 27ra arte.
Aste guztian zehar, gauza asko egin genituen.
Guztiak oso dibertigarriak eta interesgarriak izan ziren, salbuespen batzuk izan ezik.
Goiz guztietan gozaltzera joaten ginen eta gero dantza dibertigarri bat egiten genuen.
Dantza hori, egun guztietako hoberena izan zen.. Dudarik gabe. Beste egun batean, ur jauzi polit batera joan ginen, argazki politak atera genituen eta oso momentu onak pasatu genituen. Hortaz aparte, uraza bat plantatu genuen eta azken egunean, busetik jaitsi eta gero, eman ziguten etxera eramateko.
Gehien gustatu zaidana, dantzaz aparte, gaueko jolasak eta azkenengo egungo pijama festa izan da. Eta gutxien gustatu zaidana, energiaren hitzaldia izan da. Izan ere, aspertu nintzen.
Esperientzia bat errepikatzeko!
Matxismoa
Urte askotan zehar matxismo asko egon da. Herrialde guztietan oso presente dago. Betidanik gizonak goimahaiakoak sentitu dira, bestalde, emakumeak despretziatu zituzten eta gaur egun, baita ere. Gai honen kontran nago, izan ere, emakumea eta gizonak berdinak gara. Ezin dugu pertsonak horrela menospreziatu.
``Lumak pisurik ez, emakumeak zentzurik ez.´´
Esanahi hau urte askotako esamolde bat zen. Hau ikusita, baieztatuta dago, matxismoa presente egon dela urte askotan zehar. Eta orain ere presente dago.
Kultura ezberdinetan emakumeak eta gizonak berdinak dira.
Bestalde, beste batzutan, neskak, oso infrabaloratuta daude. Hedatu gabeko herrialdetan oso oso infrabaloratuta daude.
Bi argudio hauek ikusita, jakina dago, gure gizartean matxismoa, presente dago.
Pixkanaka pixkanaka gauza hauek aldatu eta hobetuko dira. Izan ere, guztiok gure partetik jarriko dugu.

Suscribirse a:
Comentarios (Atom)